Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • ASAP
  • Garaje eta lokalak
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Izena Nola Eman

Etxebiden izena emateko bete behar dituzun baldintzak zein diren irakurri eta horiek benetan betetzen dituzula egiaztatu ondoren, eskabide-orriari erantsi beharreko dokumentazioa bildu behar duzu eta, ondoren, guztia argi daukazunean, izena emateko formularioa betetzen has zaitezke.

Eskabidea formalizatzeko orduan, gogoratu pertsona edo bizikidetza-unitate bakoitzeko eskabide bakarra onartuko dela (pertsona bera ezin izango da aldi berean bi bizikidetza-unitatetan baino gehiagotan egon), eta eskabide hori 2 urterik behin berritu beharko dela.

FORMULARIOA BETE


Eskabidea on-line bete ahal duzu. Horretarako, egin behar duzun gauza bakarra eskatzen den informazioa betetzea da. Informazio hori zure familia-unitateari, eskuratzeko aukeratu nahi dituzun erregimenei, eskatzen dituzun udalerriei, etab.ei buruzkoa da. Urrats hori amaitzen duzunean aukera hauek dituzu: zure eskabidea bitarteko elektronikoak erabiliz egin, edo zure eskabidearen pdf fitxategia eskuratu eta inprimatu.

TRAMITAZIO ELEKTRONIKOA

Izena emateko eskabidea Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan bitarteko elektronikoak soilik erabiliz tramitatu nahi baduzu, aukera hori hautatu behar duzu on-line formularioan sartu dituzun datuak berretsi ondoren.

Aukera hori hautatu baino lehen, aurkeztu nahi dituzun agiriak formatu elektronikoan dauzkazula egiaztatzea garrantzitsua da (pdf fitxategiak, gehienez 3 MBkoak). Zure kasuan zein dokumentazio eskatzen den egiaztatu ahal duzu aldez aurretik.

Gainera, familia-unitateko kide guztien NANaren edota AIZaren ?etxebizitzaren titular izan nahi direla adierazi dutenenak, alegia? iraungipen-data jakin beharko duzu.

Tramitazio elektronikoa egitea oso erraza da, eta prozesu osoa amaitu ondoren, egin duzula egiaztatzeko sarrera-erregistro ofiziala duen frogagiria inprimatu ahal duzu.

TRAMITAZIOA PAPEREAN

Zure alta eskabidea paperean egin nahiago baduzu, on-line formularioan idatzi dituzun datuak berretsi ondoren PDF dokumentua imprimatzea besterik ez duzu.

Pdf formatuko eskabidea pantailan daukazunean, bi urrats soilik egin beharko dituzu Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena emateko eskabidea amaitzeko.

1. URRATSA: ESKABIDEA SINATU ETA AGIRIAK ERANTSI

Lehenengoz, PDF dokumentuan izango duzun eskabidea paperean inprimatu beharko duzu. Eskabide hori barra-kode batekin inprimatuko da, Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak irakurketa automatikoa egin dezan. Horrela, sartu duzun informazioa modu automatikoan bilduko da. Soluzio berezi horrekin, zure eskabidearen tramitazioa arinagoa izango da eta errore-faktoreak murriztuko dira, informazioa berriro sartzea beharrezkoa ez delako.

Inprimatu ondoren, etxebizitzaren titular izan nahi direla adierazi duten familia-unitateko kide guztiek sinatu behar dute eskabidea. Gainera, zure kasua zein den kontuan hartuta, aurkeztu behar diren agiri guztiak bildu beharko dituzu. Zein agiri eskatzen diren kontsultatu ahal duzu aldez aurretik.

Agiri guztiak bildu, eskabidearen atal guztiak bete eta eskatzaileen sinadurak jarri ondoren, zure eskabidea erantsi beharreko agiriekin batera entregatu ahal duzu.

2. URRATSA: ENTREGATU

Etxebidek bi aukera eskaintzen dizkizu Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena emateko eskabidea entregatzeko: aurrez aurre eta posta ziurtagiriaren bidez.

Dokumentazio guztia bildu ondoren eta eskabide-orriko atal guztiak bete ondoren -bizikidetza-unitatea osatzen duzuen guztion sinadura barne-, Etxebidek entregatzeko bi aukera eskaintzen dizkizu. Bi modu hauetan egin dezakezu:

? AURREZ AURRE:

  1. ZUZENEAN - Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Zerbitzuko leihatiletan:
    - Ramiro de Maeztu 10, behea - 01008 Vitoria-Gasteiz
    - Kale Nagusia 85 - 48011 Bilbao
    - Andia 13 - 20003 Donostia/San Sebastian.
  2. Etxebiderekin hitzarmena duten UDALAK: Basauri (arreta BIDEBIn), Bilbao (Bilboko Udal Etxebizitzetan arreta), Getxo, Vitoria-Gasteiz, Urretxu, Zumaia eta Zarautz
  3. Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena duten Udalak:
    ÁLAVA/ARABA BIZKAIA GIPUZKOA
    Aiara / Ayala Ajangiz Altzo
    Alegria / Dulantzi Amoroto Andoain
    Arraia-Maeztu Aulesti Anoeta
    Arratzua-Ubarrundia Basauri Antzuola
    Asparrena Busturia Aretxabaleta
    Barrundia Karrantza Harana / Valle de Carranza Azkoita
    Bernedo Durango Azpeitia
    Bilar / Elvillar Ea Berastegi
    Donemiliaga / San Millán Elorrio Berrobi
    Elciego Erandio Eibar
    Erriberagoitia / Ribera Alta Ermua Eskoriatza
    Erribera Beitia / Ribera Baja Etxebarria Ezkio
    Eskuernaga / Villabuena de Álava Gamiz-Fika Getaria
    Iruña Oka / Iruña de Oca Güeñes Hernialde
    Iruraiz-Gauna Kortezubi Hondarribia
    Kripan Leioa Ibarra
    Lantziego / Lanciego Lekeitio Idiazabal
    Laudio / Llodio Lezama Irura
    Legutio Mendexa Lazkao
    Mañueta / Baños de Ebro Mundaka Legazpia
    Oyón / Oion Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Legorreta
    Samaniego Muskiz Leintz-Gatzaga
    Urizaharra-Peñacerrada Muxika Lezo
    Valdegovía / Gaubea Nabarniz Lizartza
    Zigoitia Ortuella Olaberria
    Otxandio Ormaiztegi
      Plentzia Urnieta
      Sopuerta Urretxu
      Sukarrieta Zegama
      Zaldibar Zumarraga
      Zeanuri
      Zierbena

 

? POSTA ZIURTATUAREN BITARTEZ, ZUZENEAN: Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Zerbitzuari zuzenduta bidalita.

Etxebizitza eskabide-orri bat bete nahi baduzu, hemen egin.

Azken aldaketako data: 2016/05/16
Compromiso con las personas