Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Gaztelagun
  • Etxebizitza
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Etxebizitza eta eraikinetako birgaikuntza eraginkorreko laguntzen programa, ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko

Helburua

Multzokatuta egonik blokeak edo etxadiak osatzen dituzten eraikinetako irisgarritasun, suteen kontrako segurtasun eta energia-eraginkortasun baldintzak hobetzea, gutxienez horren alde bat barne hartuta; hain zuzen ere, nagusiki bizitzeko erabiltzen dena.

Lagundutako jarduerak

Honako hauei dagokien proiektuak idaztea eta lanak gauzatzea:

  • Eraikinaren energia-portaera hobetzea: eraberritzearen ondoren, gutxienez C energia-ziurtagiria lortu beharko da, apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuak, eraikinen energia-efizientzia ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duenak, zehaztutako prozeduraren arabera. Tankera honetako jarduketak egin beharko dira:
    • Jarduketa pasiboak eraikinen inguratzailean, berokuntzarako urteko energia-eskaria gutxienez % 30 murriztuz, hornitutako energia alferrik galtzea eragoztearren.
    • Eraikineko sistema eta instalazioen errendimendua eta eraginkortasuna hobetzeko jarduketa aktiboak, energia-instalazio komunak eta eguzki-kolektoreak edo energia berriztagarriko bestelako iturriak zentralizatzeko edo horietaz hornitzeko instalazioak ezarriz, betiere horiei esker eraikinaren energia primarioaren urteko kontsumoa gutxienez % 30 murrizten bada, kontsumo apalagoaz konfort-maila berberari eutsiz.
  • Eraikinen irisgarritasuna hobetzea, bide publikotik etxebizitza bakoitzera sarbidea izango dela bermatuz, koskadun desnibelak saihesten ibili beharrik gabe.
  • Segurtasun-baldintzak hobetzea: suteen aurka, suteak detektatzeko, alarma jotzeko eta itzaltzeko ekipamendu eta instalazio orokor egokiak izan beharko ditu eraikinak edo eraikin-multzoak; horrez gain, larrialdiko argiztapena izan beharko du, eraikina hustu behar izanez gero argiztapena bermatzeko eta irteerako seinaleak eta dauden babes-ekipamendu eta -baliabideak ikusi ahal izateko.
  • Eraikitako perimetroa handitzeko jarduketak, bizigarritasun-baldintzak hobetzeko, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduera babestuei buruzkoak, IV. eranskinean ezarritakoarekin bat etorriz.
  • Energia-monitorizazioa. Birgaitutako eraikinaren energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzeko eta kuantifikatzeko, ezinbestean egin beharko dira barneko konfort termikoa eta berokuntzaren energia-kontsumoa neurtzeko jarduketak, birgaitutako eraikinean edo blokean dauden etxebizitzen lagin esanguratsu bat erabiliz. Horri dagokionez, monitorizatuko diren etxebizitzak Etxebizitza Zuzendaritzaren irizpideei jarraiki zehaztuko dira, eraikuntza-tipologiaren, kokapen eta orientazioaren, berokuntza-sistemen eta behar besteko esangura duen lagin bat ateratzen laguntzeko beste edozein irizpideren arabera. 20 etxebizitza edo gutxiagoko eskaeretan, gutxienez etxebizitzen % 20 monitorizatuko dira, eta etxebizitza gehiagoko eskaeretan, berriz, gutxienez % 15; kopurua eskaeran jaso beharko da.

Onuradunak

1980 baino lehen eraiki ziren eta 2002ko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren araberako hirigintza- eta egitura-egokitzapena duten eta multzokatuta egonik blokeak edo etxadiak osatzen dituzten eraikinen jabekideen erkidegoak.

Eskainitako laguntzak

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak.

Garapen araudia

  • Agindua, 2014ko abenduaren 17koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, etxebizitzak eta eraikinak era efizientean birgaitzeko Renove Programaren 2015eko deialdia arautzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egin eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko.
  • Agindua, 2015eko abenduaren 23koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, etxebizitzak eta eraikinak era efizientean birgaitzeko Renove Programaren 2016rako laguntzen deialdia arautzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku-hartze proiektuak egin eta haien ondoriozko obrak egikaritzeko.
  • Agindua, 2016ko abenduaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena; horren bidez, etxebizitzak eta eraikinak era efizientean birgaitzeko Renove programaren 2017ko deialdia egin eta arautzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko.
  • AGINDUA 2018ko ekainaren 8koa Ingurumen, del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, por la que se convoca y regula para el año 2018 el Programa de ayudas en materia de rehabilitación eficiente de viviendas y edificios (Programa Renove), para la elaboración de proyectos de intervención en el patrimonio edificado, de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y la ejecución de las obras derivadas de los mismos. Informazio gehiago.
Azken eguneratzea: 2018/07/11
Euskadi, auzolana