Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitza
  • ASAP
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Partikularrentzako eta jabekideen erkidegoentzako laguntza-programa, eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko

Helburua

Partikularren eta bizilagunen erkidegoen birgaitze-lanak laguntzea, bizigarritasuna hobetzeko, ezgaitasunak dituzten pertsonentzako sarbideak egokitzeko eta energia-kontsumoa murrizteko.

Lagundutako jarduerak

  • Eraikina egitura eta eraikuntza aldetik egokitzea eta etxebizitzen eta merkataritza-lokalen bizigarritasun-baldintzak egokitzea.
  • Etxebizitzak eta sarbideak ezgaitasun fisikoak dituzten pertsonentzako indarrean den araudira egokitzea.
  • Inguratzaile termikoan lanak egitea, energia aurrezteko.
  • Eraikuntzaren eta etxebizitzaren akabera orokorra eraikuntza onaren irizpideetara egokitzea.

Onuradunak


Partikularrak

Zure etxebizitza berregokitzeko eta ekipo-sanitarioak hobetzeko, instalazio elektrikoaren edo gas-instalazioaren segurtasuna indartzeko, edo igogailua jartzeko lanak egin nahi badituzu, besteak beste, Etxebizitzak Birgaitzeko 2013-2016 aldirako Renove Planak horrek guztiak dakarren gastuari aurre egitea erraztuko dizuten laguntza sorta bat barne hartzen du.

Zure egoera partikularraren eta birgaitu nahi duzun etxebizitzaren egoeraren arabera, baldintza onuragarriak dituen mailegu bat edo itzuli beharrik gabeko diru-laguntza bat eskuratu ahal izango duzu obrak egiteko, eta PFEZ zergan arintze bat izan dezakezu.

Jabekideen erkidegoak

Zuen jabekide erkidegoa igogailua jartzea, ezgaitasunak dituzten pertsonentzako sarbide bat egitea, inguratzaile termikoa hobetzea, teilatua edo aurrealdea konpontzea, hezetasunak kentzea edo eraikina kontserbazio-egoera onean egoteko beharrezkoak diren bestelako berritze edo birgaitze lanak egitea aztertzen ari baldin bada, Etxebizitzak Birgaitzeko 2013-2016 aldirako Renove Planak hainbat diru-laguntza izateko aukera ematen dizue.

Erkidegoei zuzendutako mota horretako laguntzak bizilagun bakoitzari, bere diru-sarreren eta gainerako baldintza partikularren arabera, egokitu dakizkiekeen banakako laguntzekin bateragarriak eta osagarriak dira.

Jabekideen erkidegoentzako laguntzen eskaera edozein bizilagunek egin ahal izango du, baina erkidegoko presidenteak sinatu beharko du eta Zuzenean zerbitzuaren bulegoetan entregatu beharko da, beharrezko dokumentazioarekin batera.

Era berean, hemen, jabekideen erkidegoaren kontu zenbakia egiaztatzen duen banku-frogagiria eskuratu eta bete ahal izango duzue. Agiria betetakoan, finantza-erakundera eraman beharko duzue, zigilua jar diezaioten eta, ondoren, laguntzen eskaerari erantsi, exijitutako gainerako dokumentazioarekin batera.

Banakako laguntzak jasotzeko eskaera bizilagun bakoitzak bete beharko du eta, gainerako dokumentazioarekin batera, hori ere Zuzenean zerbitzuko bulegoetan entregatu beharko da. Hala, erkidegoaren eskaera nola banakako eskaerak espediente beraren parte izango dira; beraz, batera entregatu beharko dira.

Lokalak etxebizitza babestu bilakatzea

Laguntza horiek jasotzeko aukera izateko, ezinbestekoa da udalek aldez aurretik aplikagarria den hirigintzako araudian mota horretako aldaketak baimendu izana.

Laguntzak emateko honako oinarrizko irizpide hauek bete beharko dira: egiten den gaikuntzak lokal bakoitzeko etxebizitza bakarra sortzea ekarri behar du; gainera, horren ondorioz sortzen den etxebizitza Babes Publikoko Etxebizitza gisa kalifikatu beharko da eta haren gehieneko salmenta-prezioak ez du Erregimen Orokorreko Babes Ofizialeko Etxeen salmenta-prezioaren 1,7 gainditu behar.

Obrak etxebizitzaren bizigarritasun-baldintzak moldatzeko obratzat hartuko dira eta horregatik itzuli beharrik gabeko diru-laguntza pertsonal handiagoak jaso ahal izango dira.

Banakako Birgaitze lanetan, diru-sarreren, kide kopuruaren eta obra motaren arabera, diru-laguntzen portzentajeak % 2tik % 30era bitartekoak izango dira. Birgaitze Integraturako, % 5etik % 45era bitartekoak.

Birgaitzeko Hirigintza Sozietateak dituzten udalerrietan, Birgaitze Integratuko obrak egiteko diru-laguntzen eskaerak dagokion Sozietateari aurkeztu beharko zaizkio. Gainerako kasuetan, dagokizun Zuzenean zerbitzuaren bulegora joan beharko duzu.

Eraikinen azterketa teknikoaren txostena

Laguntzak eskatu baino lehen lanak eginda badaude, EZ dute babesik jasoko. Behin 12. artikuluan zehaztutako esku-hartzearen 1., 2. eta 3. mailetan (berehalakoa, premiazkoa, oso premiazkoa) agindutako jarduketak amaitu ondoren, eta ongi gauzatu direla egiaztatzeko, dagokion EITn hautemandako akatsak zuzentzeko ziurtagiria aurkeztuko da udalean, esku-hartze-graduetan 1, 2 eta 3,debe-a Eranskina teknikariak sinatutako 2014ko maiatzaren (101 zenbakia BOPV-aren) 30eko 80/2014 Dekretuko III modeloren edo teknika konpetentearen, paperean eta PDFa Udaletxean egokiko sarrera erregistro zigiluarekiko formatuan, arabera aurkeztea. Eskumena duen pertsonal teknikoak izenpetuko du ziurtagiria, obra-proiekturik behar ez bada. Obra-proiektua behar izanez gero, obra-bukaerako ziurtagiria izenpetzen duen pertsonal fakultatiboak izenpetuko du. Azken kasu horretan, obra bukaerako ziurtagiriaren kopia bat aurkeztuko da, eskumena duen elkargo profesionalak ikus-onetsia. Udalak higiezinaren amaierako ikuskapen bat egin ahal izango du.

Lan horiek egin EZ badira ere laguntzak jaso ahal izango dira. Horretarako, beharrezkoa izango da txostenean eskatutako lanak espedientean jasotzea: aurrekontua, jabekideen erkidegoak lan horiek onartzeko akta, proiektua (behar balitz), eta udal-lizentzia edota tasak. Gainera, EITak udaletxeko sarrera-erregistroaren zigilua izan beharko du.

Etxebizitza birgaitzeko lanak egin behar badira eta horretarako laguntzak eskatzen badira

Obra partikularrak:

Familia bakarreko  etxebizitzek, fatxada erabilera publikoko bide edo gune batera ematen dutenek, zein ematen ez dutenek, edo eraikin atxikiek, Eraikingintzako Ikuskapen Teknikoko Txostena aurkeztu beharko dute, eskumendun teknikariak egindakoa (arkitektoa/arkitekto teknikoa). EITa paperean eta XML artxiboan, eta PDF formatuan CD euskarrian, aurkeztu beharko da, eta dagokion Udaleko sarrera‐erregistroko zigilua eduki beharko da.

Komunitateko obrak:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren laguntzak eskatzeko, eraikinean kontserbatzeko, irisgarritasun unibertsala bermatzeko edo eraginkortasun energetikoa lortzeko lanak egin nahi duten jabeek EIT azterketa egin beharko dute laguntzaren eskaera egin aurretik, eraikinak edozein antzinatasun duela ere.

Birgaitzeko lanak egiteko laguntzen eskaerarekin batera, EITa paperean, XML fitxategi batean eta PDF formatuan (CD batean) aurkeztu beharko dute, eta EITak eraikina kokatuta dagoen udalerriko udalaren sarrera-erregistroko zigilua izan beharko du. Informazio hori Eusko Jaurlaritzaren erregistrora bidaltzen da, EuskoRegite aplikazioaren bitartez. Aurkeztu beharreko dokumentu guztiekin batera, EITaren zenbatekoa justifikatuko da.

Eskainitako laguntzak

  • Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak.
  • Mailegu kualifikatuak.
  • Zerga-arinketa.

Zerga-arinketa (Lurralde Historiko bakoitzeko foru-ogasunari dagokio zerga-arintzea gauzatu eta egitea)

  • % 18,00, desgrabazioaren ehunekoa (hala erosketan inbertitutako zenbatekoen nola kanpoko finantzazioaren bidez ordaindutako interesen gainean)
  • 1.530,300 euro, urteko gehieneko kenkaria (8.500,00 euroren % 18ri dagozkio)
  • 30 urtetik beherakoak eta kide anitzeko familiak: % 23, urteko gehieneko kenkaria 1.955,00 eurokoa izanik (8.500,00 euroren % 23,00): zerga-ordaintze bateratua egiten denean eta pertsonek 30 urtetik behera edo gora dituztenean, % 23ko ehunekoa aplikatzen da, eta 1.955 euroko muga
  • 36.000,00 euro. Kreditu fiskala zergapeko bakoitzeko (ondoz ondoko zerga-aldietako inbertsioengatik kendutako zenbatekoen batuketaren muga)
  • Aitorpen bateratuan ez dira kenkari-mugak bikoizten, baina kreditu fiskala bikoizten da.

Garapen araudia

Deialdia

Irekia.

Dokumentazioa


Orokorra

Partikularrak:

Jabeen erkidegoak:

Lokalak etxebizitza bihurtzea:

Eskaera aurkezteko tokiak


ZUZENEAN herritarrentzako zerbitzua

  • Araba/Álava: Ramiro de Maeztu 10, Vitoria – Gasteiz
  • Bizkaia: Kale Nagusia 85, Bilbao
  • Gipuzkoa: Andia 13, Donostia – San Sebastián
Azken eguneratzea: 2017/09/13
Euskadi, auzolana