Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitza
  • ASAP
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Plana

Etxebizitzari buruzko Legearen (ekainaren 18ko 3/2015) barruan egindako lehena da 2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Plana. Jakina denez, Legeak etxebizitza duina eta egokia ez dutenei berariaz aitortzen die, eskubide subjektibo gisa, etxebizitza bat legez modu iraunkorrean okupatzeko eskubidea, etxebizitza eskuratzeko diru-baliabiderik ez badute.

Planak Etxebizitza-Legeak planteatzen dituen beste erronka batzuei ere aurre egin behar die: etxebizitzaren funtzio sozialaren bermea, lehentasunezko sustapena alokairuan, birgaitzeko bultzada, etxebizitza hutsen erabilera, etab. Honek zueneko inpikazioak ditu Gobernuko sozietate eta akzioen gain, etxebizitzapolitikarako beste agente nabarmen batzuen gain ere, batez ere udaletxe eta udaleko etxebizitza sozietate eta birgaitzean.

Planaren helburu nagusia da etxebizitza-merkatuaren gainean zuzenean eta zeharka jardutea herritar guztien bizitegi-egoera hobetzeko eta, bereziki, eragozpen handien duten pertsonek etxebizitza eskuratzeko aukerak handitzeko (horien artean daudela, besteak beste, gazteak, adinekoak, gizarte-egoera ahuleko taldeetan daudenak, utzarazpen-egoerek eragindakoak, pobrezia energetikoa pairatzen dutenak, generoindarkeriaren biktima izandako emakumeak, etxegabeak eta abarrak).

Nabarmendu beharra dago atzeraldi ekonomikoaren ondorioz desberdintasun-egoerak eta gizarteratzeko zailtasunak (etxebizitzaren arazoa barne) jasaten dituztela pertsona, familia eta talde ugarik, bereziki sufritu baitituzte haren ondorioak. Horregatik, Etxebizitzaren Gida Planak talde horien etxebizitza-beharren araberako irtenbideak eskaini nahi ditu.

Hartarako, babestutako alokairua sustatzearekin batera, Planak etxebizitza eskuratzeko beste formula malgu batzuk aztertzea ere proposatzen du, hala nola etxekidetza, erabilera-lagapen bidezko kooperatibak, partekatutako etxebizitzak eta jabetzaren eta alokairuaren arteko erdibideko beste modalitate batzuk. Etxebizitzari buruzko Legean zehaztutako gizarte-funtzioa betetzeko, orobat, etxebizitzen eta eraikinen jabeek behar bezalako baldintzetan eduki behar dituzte, haiek zaindu edo hobetzeko behar diren lanak eginez horretarako.

Era berean, EAEko bizitegi-parkearen antzinatasun handiagatik (baita erabilgarri dagoen lurzoru urbanizagarri berria agortzeagatik ere), Etxebizitzaren Gida Planak ez du alde batera utzi behar jada eraikitako hiriaren gaineko jarduna, eta bultzatu behar ditu oraindik hiria birgaitu eta berritzeko jarduerak. EITen programaren ondorioz jarduera ugari egin behar dira, halaber, eta ondorioz, ezarri beharreko laguntza-formuletan ere berritu beharra dago, premiei eraginkortasun eta efizientzia handiagoz erantzutearren. Horri dagokionez, Hiria Berroneratzeko Planarekin edo, Europa-mailan, Europa 2020 Estrategia eta haren jasangarritasun-helburuekiko sinergiak aipatu behar ditugu, eta mundu-mailan Garapen jasangarrirako 2030 Agendarekikoa.

Eta, nola ez, etxebizitza hutsak berreskuratu eta merkaturatzea ere izan behar dugu gogoan, sarritan horiek eraberritu beharra baitago horretarako; hartara, gida-planak dauden programak berrikustea proposatzen du, etxebizitza erabiliak alokairu-merkatuan jarri nahian ari diren programei are bultzada handiagoa ematearren

Informazio gehiago

Euskadi, auzolana