Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hasiera:
  1. Hasiera
  2.  
  3. ASAP
  4.  
  5. Informazio
  • Gaztelagun
  • Etxebizitza
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

ASAP programako etxebizitzen zerga-tratamendua

JABEAK
PFEZ
KALIFIKAZIOA Kapital higiezinaren etekina.
ZERGA-OINARRIA Eskuratu diren etekin osoak sartuko dira aurrezpenaren oinarrian.
HOBARIAREN OINARRIA Etekin osoen gaineko % 20.
OINARRIAN KEN DAITEZKEEN GASTUAK Ondasunen, eskubideen edo ahalen erosketan, birgaiketan edo hobekuntzan inbertitutako beste kapitalen interesen zenbatekoa, gozatzeko edo erabiltzeko ondasun, eskubide edo ahal horretan baldin badute jatorria etekinek eta gainerako finantzaketa-gastuek.

Hau da, diru-sarrera osoen gainean % 20ko hobaria kendu ahalko da errentamenduaren bidez eskuratutako diru-sarreretatik, errentariaren ohiko etxebizitzara bideratzen badira horiek, eta, horretaz gain, gozatzeko edo erabiltzeko ondasun, eskubide edo ahalen erosketan, birgaiketan edo hobekuntzan inbertitutako beste kapitalen interesen zenbatekoa (errentamenduaren xede den etxebizitzak sortutakoa) ere deskontatu ahalko da.
Ondare-eskualdaketen gaineko zerga (OEZ)
SALBUESPENA Abenduaren 27ko 43/2012 Dekretuak erregulatzen duen «ASAP Merkatu Libreko Etxebizitzen Alokairurako Bitartekaritza Programari», abenduaren 23ko 466/2013 Dekretuak erregulatzen duen «Bizigune» Etxebizitza Hutsen Programari edo etxebizitzen inguruko beste foru- edo udal-plan edo programa batzuei heltzen dieten errentamenduen eraketa.
OHZ
ZERGA-HOBARIA Kuota osoaren % 50 arteko hobaria.
ETXEBIZITZA HUTSEN ERREKARGUA Egoitza-erabilera duten ondasun higiezinak badira, eta sortzapenaren unean errentamendu bidez edo lagapen bidez subjektu pasiboaren edo hirugarrenen ohiko bizilekuak ez badira, % 50 arteko errekargua ezarri ahalko da Araban eta Bizkaian, eta kuota likidoaren % 150 artekoa Gipuzkoan.
Udal-ordenantza fiskal bakoitzak aurreikusi ahalko ditu errekargu hori ez ezartzeko kasuak.
MAIZTERRAK
PFEZ
KENKARIAK Zergaldian asebetetako kopuruen % 20ko kenkaria, urtean 1.600 euroko kenkaria izanik muga.
30 urtetik beherakoak edo familia ugarien titularrak: kenkaria % 25ekoa izango da, urtean 2.000 euroko kenkaria izanik muga.
Horretarako, eta, hala bada, ordaindutako zenbatekoari kendu egin beharko zaio zergadunak etxearen alokairurako jasotzen dituen diru-laguntzen zenbatekoa, zeinak salbuetsirik egongo diren, zerga horren arautegi erregulatzailearen arabera.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana