Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
  1. Hasiera
  2.  
  3. DSV
  4.  
  5. Informazioa

Baldintzak

Etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa onar dagizun ondoko baldintzak bete behar dituzu:

  • Adinez nagusia edo adingabe emantzipatua izatea.
  • Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan baliozki izena emanda egon eta alokairuko eskatzaile moduan lau urteko antzinatasuna edukitzea.
  • Ondoko mugen arteko urteko diru-sarrerak edukitzea:
    1. Hiru kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateak: urteko diru-sarrera haztatuak 15.000 euro baino txikiagoak izatea.
    2. Bi kideko bizikidetza-unitateak: urteko diru-sarrera haztatuak 12.000 euro baino txikiagoak izatea.
    3. Kide bakarreko bizikidetza-unitateak: urteko diru-sarrera haztatuak 9.000 euro baino txikiagoak izatea.
  • Eskaera aurkezteko momentuan, bizikidetza unitateko pertsona guztiek etxebizitza faltan izan behar dute, Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan izena emateko salbuespenen kasuetan izan ezik.

Etxebizitzako prestazio ekonomikoa

Etxebizitzako prestazio ekonomikoa emango zaie eskubide subjektiboa onartu zaien bizikidetza-unitateei, Euskadiko administrazio publikoek etxebizitza edo zuzkidura-bizitoki egokirik eskuragarri jarri ezin dietenean.

Etxebizitzako prestazio ekonomikoaren zenbatekoa ezingo da alokairu-kontratuan agertzen dena baino handiagoa izan, eta inoiz ez ditu 250 euroak gaindituko.

Etxebizitzako prestazio ekonomikoa onar dagizun, eskubide subjektiborako eskatutako baldintza guztiak betetzeaz gain, bizikidetza-unitatea babestutako merkatutik kanpo dagoen etxebizitza baten alokairu-kontratuaren, berrakuraren edo logela baten alokairu kontratuaren titular izan beharko da.

Bizikidetza unitateko pertsonek ezin dute Etxebizitzarako Prestazio Osagarria, Emantzipatzeko Oinarrizko Errenta edo Etxebizitzako Prestazio Ekonomikoarekin bateraezina den diru-laguntzarik jaso.

Sei hilero, hileroko ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

Etxebizitzako prestazio ekonomikoa behar ez denean jaso dela frogatuko balitz, etxebizitza arloan eskuduna den Sailak desegoki jasotako prestazioak itzultzeko prozedura ofizioz abiatuko du.

Dokumentazioa

Babestutako merkatutik kanpo dagoen etxebizitza baten alokairu-kontratuaren, berrakuraren edo logela baten alokairu kontratuaren titularra izanez gero, ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Kontratua eta ordeinagiria
    • Indarrean dagoen alokairu, berrakura edo logela baten alokairu- kontratua.
    • Alokairuaren edo berrakurren azken hileko banku-transferentziaren ordainagiria
  • Hirugarrenaren datuen alta
    • Agiri normalizatua, "Bankuko Datuak Baliozkotzeko Pasabidea"ri atxikitako finantza-erakundeetan banku-kontuak dituzten hirugarrenek erabili beharrekoa (Kutxabank – Bankoa – Banco Santander – Laboral Kutxa – CaixaBank – BBVA).
    • Agiri normalizatua, beste entitate batean banku-kontua edukiz gero erabiltzekoa.
  • Errolda kolektiboaren egiaztagiri edo agiria, alokatutako edo berrakuratutako etxebizitzan bizi diren pertsona guztiak jasotzen dituena.

Eskubide subjektiboa aitortzeko eskabide-orria bete nahi baduzu, sakatu hemen

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana