Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Gaztelagun
  • Etxebizitza
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Lokalak babes publikoko etxebizitza bihurtzeko laguntzak.

LABURPENA
Titulua:
Lokalak babes publikoko etxebizitza bihurtzeko laguntzak.
Xedea:

Lokalak babes publikoko etxebizitza bihurtzen laguntzea.

Diru kopurua:

----------------

Araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
Deialdia egiten duen organoa:
Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
Egitura atal ebazlea:
Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera 08:00etatik, 19:30etara (Abuztuan aldiz, 14:30etara).
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko Astelehenetik ostiralera 08:00etatik, 19:30etara (Abuztuan aldiz, 14:30etara).
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera 08:00etatik, 19:30etara (Abuztuan aldiz, 14:30etara).

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Itzuli

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera 08:00etatik, 19:30etara (Abuztuan aldiz, 14:30etara).

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Lokalak babes publikoko etxebizitza bihurtzeko laguntzak
Lokalak babes publikoko etxebizitza bihurtzen laguntzea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Lokalak etxebizitza gisa gaitu nahi dituzten pertsonak.

Jendeak laguntza horiek baliatu ahal izateko ezinbestekoa da udalak inplikatzea, dagokion udal-araudia onartuz.

 

 

Laguntza onartzen duen ebazpena jakinarazi ondoren hasi beharko dira obrak.
• Salbuespenez eta premiazko arrazoiak tarteko, titularrek administrazio-ebazpenaren jakinarazpena jaso
baino lehen hasi ahal izango dituzte obrak, betiere hartarako baimena ematen badiete. Arrazoi horiek behar
bezala justifikatu eta arrazoitu beharko dituzte.
• Elementu komunak birgaitzeko jarduna babestutzat hartzen duen administrazio-ebazpena eman ondoren,
ebazpenari atxiki ez zaizkion higiezinaren beste jabe batzuk babes-jardunaren titular gisa soilik atxiki ahal
izango dira. Horretarako, hilabeteko epea izango dute gehienez, laguntzak emateko den hasierako abazpena
jakinarazten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Atxikipen hori egingo da, bakar-bakarrik,
babeseko jardunaren titular gisa onartzeko, eta ez dute finantza-neurriak baliatzeko eskubiderik izango.
• Birgaitzeko lanak honako pertsona fisiko edo juridiko hauek (pribatu edo publikoak) egin ahal izango
dituzte: jabeek, errentariek, usufruktudunek, edo birgaitu beharreko ondasun higiezinak baliatzeko
bestelako titulua dutenek. Eta, izapidetzeari eta arau honetan ezarritako finantziazio kualifikatua
eskuratzeko aukerari dagokionez, birgaitzearen titularrak izango dira pertsona horiek.
• Elementu komunak birgaitzen direnean, Jabekideen Komunitatea ordezkatzen duenak egin beharko ditu
laguntzetarako izapideak, jabetza horizontalari buruzko Legeak ezarritakoari jarraiki.
• Mailegurako eskubidea izateko, eskatzaileen familiaren diru-sarrera haztatuek ez dute 33.000,00 eurotik
gorakoak izan behar.
• Diru-laguntzarako eskubidea izateko, eskatzaileen familiaren diru-sarrera haztatuek ez dute 21.000,00
eurotik gorakoak izan behar.
Zuzeneko laguntzak jaso dituzten etxebizitzak ezin izango dira inter vivos eskualdatu bost urteko epean,
obra-bukaerako ziurtagiria ematen denetik kontatzen hasita. Laguntzen onuradunak Jabetzaren Erregistroan
aurkeztu beharko du laguntzak onartu dizkion ebazpena, eskualdatzeko muga hori inskriba dadin.
Higiezinaren elementu komunak eraginpean hartzen dituzten birgaitzeak betebehar horretatik salbuetsita
daude.
• Eraikinean ohiko bizileku iraunkor gisa erabiltzen diren etxebizitzen eskatzaileek SOILIK izango dute
mailegua eta diru-laguntza eskuratzeko aukera.
• Birgaitu beharreko eraikinak gutxienez hamar urte izan behar ditu, salbu eta obrak honako hauetarako
egiten badira: gas naturala instalatzeko edo dagokion etxebizitza ezinduek erabiltzeko.
• Eraikin batek 50 urte edo gehiago baditu, ez da finantza-laguntzarik emango Eraikinaren Azterketa
Teknikoa egin duen teknikari eskudunak idatzitako txostenean agindutako edo gomendatutako obrak
biltzen ez dituzten obretarako.
Obra birgaitze-obra babestutzat hartzeko, etxebizitzari dagokion gastuak (BEZik gabe) 1.000,00 eurotik
gorakoa izan beharko du etxebizitza edo lokal bakoitzeko, salbu eta etxebizitzak eta haien sarbideak
ezinduei buruz indarrean dagoen araudira egokitzeko egiten badira obrak; izan ere, obra horietarako ez
da mugarik ezarri.
Zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zehatuta
dauden pertsona fisikoek ezin izango dute laguntza-deialdi honetan parte hartu, ezta hartarako ezgaitzen dituen
legezko debekuaren eraginpean daudenek ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005
Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko
Seigarrenean xedatutakoari jarraiki.
PRESTAZIOA
Dotazioa:

Lokala etxebizitza gisa gaitzeko jardunak babespeko jarduntzat hartuko dira, betiere dagokion udalaraudian horrela xedaturik badago eta lokal bakoitzeko etxebizitza bakarra egiten bada.

Gaitzeko obrak etxebizitzen bizigarritasu-baldintzak gaitzeko 2. motakotzat hartuko dira.

Kasu horretan, egiten diren etxebizitzek «babes publikoko etxebizitza» izena hartuko dute eta haien gehieneko salmenta-prezioak ez du erregimen orokorreko babes ofizialeko etxeen salmenta-prezioaren 1,7 gaindituko.

Laguntza hauen xehetasunak hurrengo dolumentu hauetan ikus ditzakezu:

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Lokalak babes publikoko etxebizitza bihurtzeko laguntzarentzako eskaera
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Birgaitze partikularren inprimakia (Eskaera)

Etxebizitza Errehabilitatu edo birgaitzeko
Laguntzen Eskari-Orria (Obra Partikularrak)

Obrak hasteko baimenaren inprimakia (Eskaera)

Birgaitze Jarduketa Babestuak
Obrak Hasteko Eskaera

Obra-amaierako inprimakia (Eskaera)

Birgaitze Jarduketa Babestuak Obren Amaiera
Egiaztatzeko Eskaera

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2000/01/01 - 2020/12/31
Aurkezteko epe-muga:
Urte osoan zehar
Ebazteko epea:
6 hilabete
Isilbidearen ondorioak:
Baiespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Ebazpena:
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.

 

Euskadi, auzolana