Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hasiera:
  1. Hasiera
  2.  
  3. ASAP
  4.  
  5. Informazio
  • Gaztelagun
  • Etxebizitza
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

ASAP alerta sistema

ASAP alerta sisteman inskribatzea

ASAP programak etxebizitza parke dinamikoa du eta etengabe ari da eguneratzen; izan ere, programaren filosofiaren arabera, EAEko alokairu-merkataritza suspertu nahi du. Gauzak horrela, beti ere onartzeko prest dago etxebizitza berriak sartzea. 

Horregatik, ASAP programaren bidez etxebizitza alokatu nahi duten pertsonei azken berriak jakitea errazteko, posta elektronikoen bidezko alerta-sistema bat jarri dugu eskuragarri. ASAP programaren alerta-sistema horretan inskribatuta egon ahal izateko, beharrezkoa da Etxebiden ere inskribatuta egotea eta programan sartzeko betekizunak izatea. Gainera, beharrezkoa da posta elektronikoaren helbidea edukitzea.

Nola funtzionatzen du ASAP etxebizitza berrien alerta-sistema?

Gure informazio zerbitzuaren funtzionamendua oso erreza da, non bi urrats sinple eman eta gero eskatutako informazioa duen posta elektronikoak jasotzen hasiko baitzara.

Lehenengo eta behin, beharrezkoa da NAN/NIFaren bidez identifikatzea, hauxe egiaztatu ahal izateko:

  • Etxebideren alokairuzko alta espediente baten kide titularra zara.
  • Etxebideko eskabide horrek ez du eskaria 1. erretserbagile gisa, ezta zain ere ez.
  • Etxebideko eskabide hori ez dago aldi baterako ASAP programatik kanpo (edo baztertze bat du izapidetzen) eta ez du sinaturik amaitu ez den kontratua.
  • eskabide hori sartzen da ASAP programaren diru-sarrera haztatuaren mailan.

Bigarrenez, intereseko udalerriak aukeratu behar dituzu (gehienez 4).

Ordutik aurrera, posta elektronikoak jasotzen hasiko zara, zeinek ASAP programan zure intereseko edozein udalerritan sartutako azken etxebizitzen berri emango baitizute. Garrantzitsua da aipatzea etxebizitzei buruzko informazioa bidaliko dizugula bakarrik, baldin eta:

  • etxebizitza eskabideak jarraitzen du betetzen ASAP alerta-sisteman sartzeko eskakizunak.
  • Zure eskabideko diru-sarrera haztatuen % 30 txikiagoa da etxebizitza zehatz baterako finkatutako urteko errenta osoa baino.
  • etxebizitzak beteko lituzke gainokupazioaren mugak zure etxebizitza-eskaerarako kideen zenbatekoa ikusita.

Sakatu hemen ASAP informazio zerbitzuan inskribatzeko.

Alertak aldatzea

ASAP programaren etxebizitzen alerta-sisteman inskribatuta bazaude, zure intereseko udalerriak alda ditzakezu.  Alertak aldatzeko funtzionamendu-sistema da inskribatzeko erabiltzen denaren antzekoa: lehenengo, beharrezkoa da identifikatzea eta, gero, informazio lehentasunak aldatu ahal izango dituzu.

Aldatzailean ere, alerta-sistemaren baja eska dezakezu, ASAP programatik posta elektroniko gehiago ez jasotzeko.

Sartu hemen alertak aldatu nahi izanez gero.

Azken aldaketako data: 2015/05/06
Euskadi, auzolana