Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskal Etxebizitzako Behatokia
  4.  
  5. Administrazioa
  6.  
  7. Etxebizitzaren arloko politika

Infografiak. 2016ko etxebizitza-programaren gastu aurrekontu proiektua.

1- Lehen infografian 2016ean lortu nahi diren helburuak agertzen zaizkigu, 2015ekoekin alderatuta. Programa bidezko aurrekontu batean, lortu beharreko helburu, ekintza eta adierazleak oharkabean pasa ohi dira herritarrentzat aurrekontuen zifren artean.

Azpimarratzekoa da, Etxebizitzaren Legeak eskatutakoari jarraituz eraikitako etxebizitza berrien % 80 alokairuan izango dela. Era berean ikus daiteke nola gastu osoaren % 63 alokairu-politiketara zuzentzen den, eta % 26 birgaitze politiketara. Infografian 2012-2016 bitarteko bilakaera ikus dezakegu.

2- Bigarren infografiak Etxebizitza Sailburuordetzari dagozkion gastuen zuzkidurak azaltzen dizkigu, xedearen arabera sailkatuta. Gastu hau Etxebizitza programarako gastuaren zenbatekoaren berdina da, eta kasu honetan azpimarragarria da inbertsioetarako % 63 bideratzen dela.

3- Hirugarren infografiak gastu kontsolidatuaren zuzkidurak zehazten ditu; zehazki, Etxebizitza Sailburuordetzaren gastu-ahalmenari atxikitako sozietate publikoei dagozkienak batuta lortu da: Visesa, Alokabide eta Orubide. Horien arteko fluxu ekonomikoak kontuan hartuz egin beharrezko doiketak egin dira. Azpimarragarria da zuzkidura guztien % 47 inbertsioetarako direla.

Azken aldaketako data:  2015/12/03
  • logo
Rss bidezko harpidetza: 
Euskadi, auzolana